Etxea
Salsidu 21 ostatuak 1990ean zabaldu zituen bere ateak, 20ko hamarkadan eraikitako famili etxebizitza batean. Etxearen barne antolamendua, zortzi gela bi solairutan bananduak, bat dator garai hartako egitura originalarekin. Era berean, etxearen osagarri batzuk jatorrizkoak dira, hala nola beheak eta eskailerak.
Behe solairuak hiru logela bikoitz ditu, bi bainugela osorik eta egongela bat telebistarekin. Goiko solairuan lau logela bikoitz daude, gela hirukoitz bat eta bi bainugela osorik. Solairu bietan, logela guztietarako sarbidea hall zabal batek ematen du.
Gela guztiek dute berogailu zentrala, telebista eta WIFIa.
Terraza eta lorategia
Salsidu 21 ostatuko lorategi zabalean mahai-aulkiekin hornitutako esparru babestu bat ere badago. Haurrentzako txirrista bat ere badaukagu.
|